Euskara eta Euskal Herria ozen entzun ziren atzo Lapurdin, Senpere eta Ezpeleta arteko erlojupekoan. Milaka euskal zale, ikurrina lagun, txirrindulariak errespetuz animatzen. Asko izan ziren, sare sozialetan, euskal zaleen babesa eskertu zutenak. Kirol arloan, dema estua eskaini zuten Chris Froomek eta Tom Dumoulinek. Herbehereetakoaren alde desorekatu zen balantza, bi segundo eskasegatik. Ezustekoa eman zuen Froomek bere lan onarekin. Horri esker Roglic-i podiumeko hirugarren koska lapurtu zion. Gaur bukatuko da Tourra, Parisen. Tramitezko 116 kilometro, garaileak omentzeko