Mendate bakarrak egin zuen triskantza: Col du Portet. Ez Peyragudesen, ez Val Louron-en, ez zen mugimendurik egon oilarren artean, ibilbideak horretarako bide ematen bazuen ere. SKYk arazorik gabe kontrolatu zuen etapa, eta azken mendatean Quintanak bakarrik egin ahal izan zuen aurrera, etapa irabazteko. Onenen tropelean Roglic bakarrik ahalegindu zen, baina azken kilometroan bakarrik urrundu zuen Froome, justu antzean. Dumoulin ere lau tourreko garailea baino indartsuago zihoan, eta 43 segundo irabazi zituzten helmugan. Thomas, indartsuena, 3. sailkatu zen, eta lidergoari aise eutsi. Landa Froome-rekin batera iritsi zen eta Bardetek minutua pasa galdu zuen. Bihar etapa laua jokatuko da, Pauen bukatuko dena. Teorian esprintean. Etzi, Pirinioetako azkena.