Astana taldeak bigarren garaipena lortu du jarraian Tourrean. Atzo Omar Frailek, gaur Magnus Cort Nielsenek. Danimarkarrak Ion izagirre eta Bauke Mollema menderatu zituen esprintean, baina etapa Col du Nore-n irabazi zuen, 30 iheskideko taldetik 9 aurrean geratu, eta tartean sartru zenean. Aintzat hartu behar da Nielsen esprinterra dela, zerbait bada. Valgren taldekide eta herrikidearen laguntza ere funtsezkoa izan zen Nielsenentzat.
Oilarren artean ez zen ezer pasa. Lozorroan egin zuten etapa, hirugarrenez. Hainbesterainokoa da SKY taldeak sartzen duen beldurra, inor ez dela ausartzen imintziorik txikiena ere egiten. Atzo etapa aproposa zen. Movistar-ek hiru lagun zituen aurretik, baina ez Landa, ez Quintana, ez ziren mugitu.
Bihar bigarren atseden eguna izango da Tourrean; asteartetik aurrera, Pirinioak eta azken errematea, Ipar Euskal Herrian.