Zer esan gutxi utzi zuen 13. etapak. Lau txirrindulariren ihesaldi antzua, bukaera esprinterrentzat aproposa zelako, eta Sagan tropelean geratzen diren espezialista apurrei aurrea hartzeko gai izango ote zen zalantza argitu behar zelako. Argitu zuen, eta nola, munduko txapeldunak. Demarek abiatu zuen azken esprinta, Kristoffek gainditu, eta Saganek errematea eman. Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik egon. 14. etapa Erdikaldeko Mendikateko errepide bihurrietan jokatuko da. Aldapari aldapa, eta tranpa ezkutu asko Mendeko bukaera pikora bidean. 4 mendate daude eta azken 3 kilometroak %10eko pendiza dute batez-beste.