Eta atzo bezala, etapa hondarrean saririk gabe geratu zen txirrindularia, etapa ikusgarria eginda ere: Steven Kruswijk. Ihesaldian sartu eta azken 70 kilometroak bakarrik egin zituen, Croix de Fer osoa barne, bakna SKYk, beste behin, nahierara kontrolatu zuen lasterketa eta Egan Bernalen erritmoak herberehetarraren ametsa zapuztu zuen helmugatik 3 kilometrora. Oilarren artean berriro jai, azken mendatera arte. Movistarrek taktika okerra erabili zuen berriro eta SKYk egiten utzi zien. Landa eta Quintanaren erasoak espero ziren 21 bihurguneetan, baina ez zen ezer pasa. Eraso ustelak eta sufrimendu latza. Bardetek bakarrik estutu zuen SKY. Nibalik motor bat kolpatu zuen helmugatik 3 kilometrora. Gaur 13. etapa korrituko da, Bourg d'Oisabs eta Valence artean (169 km.), eta zailtasun berezirik gabekoa