300 metro. Tourreko historian sartu edo ez sartu. Mikel Nieve leitzarrak dena egin zuen ondo... SKY taldearen boterea ondo kalkulatzea izan ezik. Ihesaldi ona hartu zuen, indarrak gorde eta helmugatik 9 kilometrora erasoa jo, bakarrik geratzeko. 3 10era zegoen tropela azken mendatea hasi aurretik, baina SKYk leitzarraren ilusioa irentsi zuen. SKYk txikizio handia egin zuen. Thomas lider jarri da eta Froome gertu dago, 1.25era. Dumoulin eta Dan Martinek bakarrik eutsi zieten britainiarrei. Minutua galdu zuten Nibalik, Bardetek eta Quintanak, bi Landak, eta hortik aurrera errosario ikaragarria. Gaur Alpeetako hirugarrena eta azkena jokatuko da, Alpe d'Huez mitikoan bukatuko dena, Madeleine eta Croix de Fer hors categorieko beste bi igarota aurretik. Nork egingo dio aurre SKYri?