Etapa ikusgarria izan da Tourreko 9., Roubaix-en amaitutakoa. Orain artelo politena, ziur aski. Harbideek espero zen triskantza eragin zuten: gutxi izan ziren erori edo matxurarik izan ez zuten liderrak, eta denek egin behar izan zuten lana beltz, onenen taldearekin helmugaratzeko. Mikel Landa murgiatarrak, besteak beste. Arabarra erori egin zen 32 km.-ren faltan eta kolpe handia hartu, baina galdu zuen minutua 7 segundotan geratu zen, Amador eta Erviti taldekideen lan eskergari esker. Talde horretan zen Bardet, dozena erdi zulatu izan zituen liderra. Uran izan zen denetan kaltetuena, minutu pasatxoa galduta. Etapa garaipenaren jokoan, Van Avermaetek, Lampaert-ek eta Degenkolb-ek Sagan faboritoaren zaintzari iskin egiten asmatu zuten 20 km. falta zirela, eta Degenkolb aise nagusitu zen esprintean. Van Avermaetek lidergoa sendotu du. Bihar lehen atseden eguna izango du Tourrak. Asteartean Alpeetan murgilduko da tropela, bete-betean.