Erremontea

Buruz burukoari begira

Imanol Ansa final handitik kanpo, biharamun pixka bat izan duela onartu du, “galtzen dudanean bueltak eman zalea bainaiz… Urrizaz galdetuta, loreak ditu hitz: “eskarmentu gehien duen erremontista aparta da.

Hastea kosta egiten zaiola diote adituek, baina larunbatean ikaragarri hasi zen, lehen 11 tantoak berak egin zituen”. Partida ostean Urrizarekin whatsappez aritu zen solasean, “eta esan zidan, azkenekotan zela. Nik erantzun nion, horrela jokatzen segitzen bazuen azkeneko kolpeak urrun zituela oraindik”. Berak eta Larrañagak Zubiri aurrelariaren aurka tanto gehiago egitea espero zuten, “baina oso ondo eutsi zion”. Finalerdi  ederra izan omen zen, “herriko jende dezente ikusi nuen gu animatzen, ikusten da beste giro bat harmailetan, eta horrek asko motibatzen gaitu pilotariok”.

50. urteurreneko txapelketa

Finala. 2020/07/18. 15:30.

Juanenea-Endika eta Urriza-Zubiri

Finala zuzenean ikusi nahi?

Zuzenean ikusi ahal izateko jar zaitez Aiurrirekin harremanetan.

Emaila: urnieta@aiurri.eus.

Telefonoa: 619 16 35 37

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!