Non jo bada; nork jo zailagoa

Azken aste menditsuan murgilduko da Tourra bihar. Mendatez jositako astea, baina lasterketa Jumboren kontrolpean dagoela

"Azken astea oso gogorra da, indarrak gorde behar dira". Txirrindulari askori entzungo zenieten adierazpen hori. Bada, hemen da hirugarren astea, indarrik gabe geratu eta erasora jotzeko azken egunak. Ibilbidea bai baitago, nahikoa eta sobera, erasotzeko. Gaitasunik ba ote dagoen da zalantza, baino ez dirudi sobera dagoenik. Gehienak muga-mugan doazelako, eta Jumbo-Vista taldearen kontrola erabatekoa delako. 

Roglic-en kideek agintzen dute, haiek markatzen duten erritmoan egin dantza denek. Eta kontrol horrekin jarraitzea erabakitzen badute, ezustekorako zirrikiturik ez da egongo, etapa garaipenerako jokoan izan ezik. Galdera erraza da. Jumbok orain arteko taktikari eutsiko al dio Pogacar pixkanaka terrenoa jaten ari zaiela ikusita? Erantzuna dakiena, aberats.

Ibilbideaz. Bihar sarrera, mendate tenterik gabeko etapa eta bukaera Villard de Lans etzanean. Etzi bi mamu, Madeleine eta Col de la Loze, 2.300 metrora. 21 kilometro, %7ra. Eta etzi beste dozena erdi mendate, azkena Plateau des Gilleres ikaragarria, sei kilometro %11.2-ko batez-besteko maldarekin. Larunbaterako geratuko da, ziur aski, dena erabakiko duen erlojupeko-kronoigoera, Les Planches des Belles Filles mendatean.

Nork irabaziko du? Nor igoko da podiumera? Nork kenduko dio aginte makila Jumbo taldeari, norbaitek kentzen badio?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!