Sam Bennett gezi berdea Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2020ko ira. 20a, 19:22

Irlandarrak aise irabazi du bere bigarren etapa Tourrean, Eliseoko Zelaietakoa bere kirol ibilbideko garrantzitsuena, maillot berdearekin batera. Pogaçar, Roglic eta Porte, podiumean

Festa eguna Parisen. 122 kilometro, entrenamendu lasai bat hanka zuztarrak oso zigortuta dituztela iritsi diren protagonista guztientzat. Lehen erdian omenaldiak garaile guztientzat: Pogaçar, Roglic, Porte, Sam Bennett erregulartasunaren jabe... Behin Parisko bihotzera iritsita, egurra, eta ohiko zaldiak tropelaren diktadura saihestu nahian. Urrun iritsi dira Van Avermaet, Xakmann eta Perichon, helmugatik lau kilometrora harrapatu baitituzte. Eta han Deceuninq taldearen trenoarentzat protagonismo guztia. Wolfpack edo otso taldea, eurek esaten dioten moduan. Julian Alaphilippe taldekideen alde sakrifikatzen, aurrena. Kasper Ashgreen ondoren, eta Morkoventzat azken erreleboa. Ikaragarria Morkov-en bideratzaile jarduna, oso eraginkorra. Bennett-ek eman behar zion errematea eta ez du hutsik egin. Aise menderatu ditu Pedersen eta Sagan, eta bizikleta bateko aldearekin helmugaratu da garaile, poz orru artean.

Esloveniar izar gaztearen txanda da orain. Podiumera igo eta parrandatxoa botatzeko. Bihar 22 urteko beteko ditu. Berdin Roglic eta Porte beteranoarentzat. Bihar etaparik ez dago. Jai egingo dute denek. Ostegunetik aurrera Munduko Txapelketako probak, eta urriaren 3tik aurrera Giroa. Txirrindularitzak ez du atsedenik hartuko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!