32 urterekin lehen etapa irabazi du italiarrak, Giroan. Ohorezko postuak lortzera etsi beharrean, gaurkoan lortu du garaipenik handienetarikoa. Italiar esprinter batentzat ametsik handiena betetzearen parekoa da.
Sagan eta Gaviriaren taldekideak saiatu dira tropela kontrolpean eramaten, baina Jumboko txirrindulari batek azken kolpea eman nahi izan du. Alperrikakoa izan da, atzetik indar biziz nagusitu delako Nizzolo.
Pellaud, Marengo eta Rivi izan dira kilometro askoan ihesera emandakoak. Tropelak baimena eman duen arte.
Etapa alde batera utzita, sailkapen orokorrari begira, egun gogorrak datoz aurrealdean egon nahi duten liderrentzat. Eta baita haien taldekideentzat ere. Indarrak gordetzea komeni da, bihar triskantza handiak eragin ditzakeelako Zonkolango etapak. Eta astelehenean Dolomitetako tappone handia, 5.700 metroko desnibel metatua duen etapa.
Etapa:
Sailkapen orokorra: