Campenaerts-ek hirugarrena Qhubecari

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2021ko mai. 23a, 17:19

Ihesaldi handia sortu da berriro eta tropelak lasai egin du bidea biharko etapa gogorrean pentsatuz

Usopasa Giroan. Etapa ehiza festak ez du etenik... Eta INEOS pozik. Bernalen arrosa arriskuan jartzen ez duen ihesaldiari martxa egiten utzi eta kito. Bere erritmoan eta nekerik pilatu gabe etapa osatu. 16 lagun gaur ihesean. Eta Esloveniako muinoetan, Campenaerts eta Risebeek indartsuenak. Campenaerts, sendoena, ziurrenik, baina ezin Alpecin taldeko herbeheretarra atzean utzi. Ezta helmugatik 10 kilometrora zegoen jaitsieran muga-mugan jaitsita ere. Eta helmugan, Risebeek-ek jo bai, baina amore eman ere bai 100 metrora, ezinean. Campenaerts nagusi Gorizian, hirugarren etapa garaipena Qhubeka taldearentzat. Harrapazak / n!!!


Eta tropela, euri zaparradan nola edo hala babestuz, ordu laurdenera ia helmugan, tximu-tximu eginda. Indarrak gordetzeko daude tropeleko denak, eta normala, bihar daukaten etapako profila ikusi eta daukaten apurra gordetzea baita logikoena.


Egin kontu, bestela: Salicen abiatu eta Cortina d'Ampezzon bukatu, 212 kilometro luze. Desnibel metatu positiboa 5.700 metrokoa da, zenbaki ikaragarria eta historiako tappone dolomitiko gogorrenen tamainakoa. Hasi eta berehala Crosseta lehen mailako mendatea gainditu beharko dute, eta 120. kilometrotik aurrera festak! Hasteko Pssso Fedaia, Marmolada ezaguna eta azken bost kilometro tente dituena, %11tik gorako batez- bestekoa. Ondoren Passo Pordoi, Giroko Cima Coppi, 2.239 metrorekin, eta azkena Passo Giau  mamutzarra: 10 km. eta %10ko batez-besteko malda. Etapa aproposa benetan Gorka Izagirre, Pello Bilbao eta Mikel Nieve euskaldunentzat... Uzten badiete, talde buruentzat lanean ari baitira!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!