Asmatzen jakin du Mollemak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2021ko uzt. 10a, 17:10

Herbeheretakoak merezitako etapa eman dio Trek taldeari, saiatzearen poderioz; ihesaldi on-ona sortu da, eta tropelak lasai antzean egin du etapa

Jakina zen ihesaldia sortuko zela, baina baita ihesaldi hori harrapatzea zaila izango zela. Ia 100 kilometro egin ditu tropelak ihesaldi onak aurrera egin duenerako. Poelsek eta Woods-ek piztu dute sua eta dozena lagun elkartu zaizkio. Txirrindulari onak!!! Omar Fraile, Guillaume Martin, Chaves, Cattaneo, Higuita, Meintjes.... 


Zuloa ireki dute etapa garaipena euren artean jokatzeko, eta helmugatik urrun hasl da euren arteko borroka. Woods saiatu da gehien, baina erori egin da jaitsiera batean, eta jokoz kanpo geratu da.  Halako ihesaldietan funtsezkoa da une egokian erasotzea, eta indartsu egotea. Biak uztartu ditu Bauke Mollemak, helmugatik 30 kilometrora erasotuta. Inor ez da bere bila atera, eta gatza eman dio Trek taldekoak, minutu pasatxoko zuloa ireki eta garaipena lortzeko. Guillaume Martin sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu da ihesaldian lortu duen errentari esker.


Bihar Pirinioetako lehen etapa jokatuko da, Andorran bukatuko dena, 190 km. osatu ostean. Lehen mailako hiru mendate daude, eta bigarren mailako beste bat, baino etzan samarrak, Beixalis azken gaina izan ezik. Envalira pasako dute bihar, Tourreko mendate garaiena, 2.409 metrorekin

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!