Azaldu dira gordeta zeudenak. Edo Visegrad-en gora babesean mantendu zirenak. Izan Simon Yates edo Tom Dumoulin. Erlojupekoan bikain moldatzen direnak biak. Yates-ek irabazi du kronoa, bikain, bere oldarraldia azken aldapatxorako gordez. Ordekan ere onena izan da brutainiarra, baina harbide pikoan atzeratu ditu aurkari denak.
Baita Van der Poel bera ere. Segundo bat aldapa hasi aurretik, 3 segundo helmugan. Belgikarrak aitortu du justu samar iritsi dela azken maldara, eta ez duela Yates menderatzeko modurik izan. Lidergoari eutsi dio, dena den, piztiak. Ondo Dumoulin, Foss, Kelderman... Eta Mikel Landa, ez baitu atzerapen handirik pilatu beste faboritoekiko. Zazpi segundo Pello Bilbaorekiko, 5 Carapazekiko. Lopez eta Sosa aritu dira okerren.
Bihar lehen volata Balaton-en