Maite dugu Thomas de Gendt. Bere kemena, ausardia, zaldien pareko hanka zuztarrak. Ikuskizuna ematen du parte hartzen duen proba askotan, eta bera bezalako gehiago nahi ditugu tropelean. Dozena pasa laguneko ihesaldia osatu da, eta De Gendt baino indartsuagoak sorta bat bai: Van der Poel piztia, Birian Girmay... De Gendt-ek eta Vanhoucke taldekideek azti jokatu dute, eta ihesaldia maisuki xehatu.
Lottoko bi ordezkariak, Gabburo italiarra eta Jorge Arcas espainiarra heratu dira aurrean. Atzean Van der Poel piztia, mugitu den lehena, baina baita zorrotzen zainduena ere, eta ezin izan du etapa garaipenaren jokoan sartu. Esprintean aise nagusitu da De Gendt.
Eta bihar festak. Edo hala izatea espero dugu. Blockhaus gogorrean bujatuko da etapa, 195 kilometroko bidearen ostean. 13 km. da luze Blockhaus, eta batez besteko pendiza %9koa da ia. Denak INEOS eta Carapazen zain?