Italiako Giroa 2022

Atzo jai, gaur zain

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2022ko mai. 22a, 17:18

Ibilbide gogorrak eta atzoko etapako gogortasunak oilarren jarrera baldintzatu du, eta ez da mugimendurik egon; etapa Cicconerentzat

Beti ezin. Atzo sekulako etapa, gaur kaskarra, zozoa. Ibilbideak ematen zuen erasorako aukera, baina atzokoan astindu handia hartu zuten onenek, eta gaur indarrak gordetzea erabaki dute. Helmugako mendatea etzan samarra izateak ere ez du sobera lagundu, eta zain geratu beharko dugu.

Berriro garesti egon da ihesaldia, eta sortu denean txirrindulari onak sartu dira: Bowman, Ciccone, McCarthy, Buitrago, Rui Costa... Azkar hasi dira egurrean euren artean, eta pistako kanporatze proba batean bezala, errepideak bakoitza bere tokian jarri du. Eta denetan indartsuen Giulio Ciccone, Italiako izar handia. Giroa irabazteko faborito izatetik etapak irabazteko helburu leunagoetara jauzi egin behar izan duen mutila. Behar zuen Nonno Cicconek garaipena, arnasa hartuko du.

Oilarren artean mugimendurik ez. Bihar atseden eguna eta azken astean festak!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!