Italiako Giroa 2022

Azken asteak eman eta kenduko du

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2022ko mai. 23a, 16:56

Mendi asko eta gogorrak daude azken sei etapetatik lautan, eta sailkapenak dantza asko egin ditzake

Bihar 5.000 metroko desnibela eta Mortirolo eta Valico Santa Cristina pikoak. Bai, Mortirolo ez dute bere alde gogorrenetik igoko, baina etzanenetik ere gaiztoa da. Eta Santa Cristina infernu bat. Asteazkenean beste aldapa razio bat, Vetrioko eta Monterrovere mendateekin. Esloveniako etaparekin ere kontuz, ostiralean, eta larunbatean etapa nagusia, Marmolada-Pordoi binomioarekin.

Horrek ikuskizuna ziurtatzen du? Batek daki. Teorian bai, BORA mugitu egin behar delako Hindleyren mesedean, Carapaz-i maglia arrosa  kenyzeko asmotan. Bahreinek ere mugitu behar du, Landa eta Pello Bilbaorekin. Pozzovivo eta Almeida kontserbadoreago jokatzeko moduan egon daitezeke, eta Nibali epaile izan daiteke bere erasoekin. Marrazoak nahiko gertu dauka podiuma.

Estrategiak garrantzi handia izango du, taldeek piezak nola mugitu. Giroa orain arte izan dena baino ikusgarriagoa bada, gaitzerdi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!