Italiako Giroa 2022

Egun biribila Bahrein taldearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2022ko mai. 25a, 17:29

Buitragok irabazi du etapa eta Landak podium-a lortzeko aurrerapausoa eman

Justu doa jendea, baina indartsuenak oso parekatuta. Mikel Landak Carapaz liderra eta Hindley zigortu ditu, baina ezin izan ditu askatu. Almeida, ordea, bai. 1.04 galdu du portugaldarrak helmugan, eta zaildu egin zaio podiuma. Veronako erlojupekoa du aldeko, baina kontra Marmoladako bukaera beldurgarria. Landak eskura du podiumeko hirugarren koska, baina hortik gora egitea kosta egingo zaio. Carapaz eta Hindley bera adina dira, eta bukaeretan beste biak azkarragoak dira.

Bahreinentzat etapa ona izan da, podiumaz gain etapa garaipena lortu dutelako Santiago Buitragorekin. Meritu handiko garaipena kolonbiarrarentzat, garesti egon den ihesaldian sartu, Giovo eguneko bigarren mendatean jausi eta atzetik aurrera iheskide guztiak atzean utzi dituelako.

Bihar atsedena hartuko dute oilarrek, azken borroka baino lehen. Trevison, bukaera, gauzak normal esprintean.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!