Kolovrat gora, Kolovrat behera, batzuk besteei begira eta txirrindularitza pobrea nagusi. Oilarrak mugitu mugitu direlako, baina aurkariak tanteatzen. Carapazek jo du, azken mendatean, Landak ere bai, eta Hindley ere animatu da, baina ezer ez. Jarraipenik izan ez duten erasoak izan dira, alperrak, eta erabaki behar dena bihar erabakikl da, Marmolada handian. Zerbait erabaki edo aldatzen bada..
Etapak aurreko gehienen bilakaera bera izan du: ihesaldia, tropelaren baimena eta segi. Vendrame, Bowman, Mauro Schmidt, Tonelli eta Attilla Valter izan dira indartsuenak, eta bukaera sigisagatsuan Bowman izan da azkarrena.
Bihar tappone dolomitikoa. Mendiko azkena. Bidean San Pellegrino, Pordoi Cima Coppi eta Marmolada ikaragarria. Podium-eko izenak erabakita daude, baina ordena ez. Izango al da Mikel Landa maglia arrosa janztelo gai? Vediamo domani!