Zalantzaren bat bazenu, edo norbaitek baleuka, aio, uxatu ditu denak Primoz Roglicek. Eta kolpe bakarrean. Nahikoa izan du Guardiako igoera pikoa, aurkari guztiak garaitu eta bere lesioa erabat gaindituta daukala erakusteko. Roglic ondo dago, Vuelta irabazj nahi du laugarrenez jarraian, eta aurkari guztiak aho bete hortz utzi ditu Arabar Errioxako bihotzean.
50 bat lagun helmugaratu dira elkarrekin, Herrerak ez baitu galbahe handiegirik eragin. Herreran bertan ikusi da Roglic ondo zegoela, gainean bertan zegoen hiru segundoko gainsaria lapurtu baitio Julien Alaphilippe frantziarrari. Helmugan Enric Mas eta Mads Pedersen izan ditu aurkari gaiztoen esloveniarrak, baina aise menderatu ditu, eta lider jarri da. Noiz arte? Madrilera arte, igual...
Bihar bosgarren etapa korrituko da, Euskal Herriko bigarrena oso-osorik: Irun-Bilbo. Ihesaldietarako aproposa, Ganguren pikoa bitan padako dute, eta horrek oilarren arteko borroka piztu dezake