Ihesaldirako etapa aproposa zen Bilbokoa, eta hala erabaki da. Dozena pasa lagun abenturan murgilduta, arrakasta izan zezaketela jalitun. Ez du zorterik izan Mikel Iturriak, ez delako ihesaldian sartu. Urnietarrak ixa batekin zuen markatua gaurko etapa, baina beste batean beharko du. Etaparen bilakaerak, gutxienez, Iturriak 2019an Urdazubin lortu zuena ekarri digu gogora
Garaileak, Marc Soler-ek, Iturriak hiru urte antzera lortu bezala erdietsi aitu bere bigarren etapa garaipena Vueltan. Ormaiztegiko zakurrarena wgin du kataluniarrak: 'harrapar y pasar'. Alegia, jatorrizko ihesaldian sartu ez, eta tropeletik bakarrik hanka egin, aurretik zituenak harrapatzeko. Ondoren atzean utzi ditu denak Ganguren pikoan, eta agonia dosi latzarekin, bakarrik helmugaratzea lortu du Bilboko Etorbide Nagusian. Lau segundoko errenta baino ez du izan helmugan. Lidergoa ere aldatu da. Rudy Molard Groupama FDJ taldeko frantziarrak jantziko du bihar. Roglic eta Jumborentzar arazo bat gutxiago.
Bihar seigarren etapa: Bilbo-Pico del Jano, Kantabrian. 181 kilometro eta bukaera gaiztoa lehen mailako Collada de Brenes eta Pico del Jano igoerekin.