Tropel erdia hurrengo denboraldian pentsatzen ari da, dagoeneko, eta lehiaketan daudenen hanka zuztarretan erregai gutxi geratzen da. Vuelta egutegiko hirugarren itzuli handia da. Bukatzen denerako udazkena gainean izango dugu eta txirrindulariak muga-mugan daude. Cistiernara bidean gertatutakoa, horren adibide, bost laguneko taldeak alferreko egin duelako tropeleko lauzpabost talderen ahalegina, haiek harrapatzeko.
Eta terrenoa, egon, bazegoen, San Glorio memdatetik helmugara 60 kilometro zeudelako ia. Wright,. Swenney, Janssen, Batistella eta Jesus Herrada egurrean, eta lau minutuko errenta mendate gainean. BIRA, Israel, Trek, Arkea eta beste tiraka tropelean, baina ezin aurrekoak harrapatu. Bosten arteko esprintean Jesus Herrada espainiarra izan da azkarrena.
Nihar Asturiasko etapa gogorrena korrituko da: Pola de Laviana-Collau Fancuaya. Etapa laburra da, 153 kilometro baino ez, baina sei mendate ditu: bigarren mailako bi etapa hasieran, 3. mailako beste hiru ondoren, eta helmugakoa. 10 km. da luze Fancuaya, eta %8.5eko batez besteko pendiza du. Lehen erdian eta azken bi kilometroetan batez besteko hori %10era igotzen da. Ikuskizun Remco Evenepoel aurkariak bigarrenez zigortzen saistuko ote den.