Beste bakantze bat eragin du Asturiasko Collau Fancuayai, baina oilarren arteko tarteak segundotan neurtu dira. Sekulako aldapak aukeratzeko joera hartu zuen aspaldi Vueltak, baina ez dute min handirik eragiten. Erabakigarriagoak dira mendate etzanagoak baino luzeagoak dituztenak
Gancuayak Jay Vine aldaretu du... dagoeneko aldarean ez bazegoen. Bigarren etapa garaipena lortu australiarrak, biak lehen astean, eta Pico Janon bezala, izen handiko aurkariak gaindituz: Pinot, Landa, Lutsenko, Marc Soler... Alpecin taldekoa ihesaldian sartu da, lehen postuan pasa ditu eguneko sei mendateak, eta Fancuayan nahieran utzi ditu atzean iheskide guztiak. Tropeleko onenen pare dago sasoiz aldapan gora, eta baldintza horietan gaindiezina da.
Tropelean berez egin da galbahea. Evenepoel liderrak erritmoa jarri eta Mas, Roglic eta Carlos Rodriguez itsatsi zaizkio gurpilera. Azken kilonetroan Rodriguez atzeratu da apurtxo bat. Eta 20-25 segundoko tartean Yates, Ayuso eta beste. Remcok ez du Pico Janon bezala hautsi. Edo Roglicek hobeto eutsi dio. Horrek osteguneko etapan euriak Roglici kalte egin ziola esan nahi du. Edo mesede Remcori. Adteartean 30 kilometroko erlojupeko laua jokatuko da Levante aldean, gauza dezente argituko dira etzi limo.
Bihar erdi mailako mendatez jositako beste etapa bat Asturias-en, eta bukaeran Les Praeres hormatzarra. 4 kilometro %13ko batez besteko pendizarekin. Ez du gauz askorik argituko...