Molaronentzat, azkena, ezustean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2022ko ira. 12a, 09:17

Kolonbiarrak irabazi du Vueltako azkena, Pedersen-en aurretik

Juan Sebastian Molanoren garaipenarekin bukatu zen atzo Espainiako Vuelta. Kolonbiarrak ezusteko handia eman zuen, ez baitzen garaipenerako pronostikoetan sartzen. Edo sartzen bazen, beste askoren atzetik. Aukeren artean zeuden Pedersen, Groves, Ackerman Molanoren taldekidea, Tim Merlier Belgikako txaoelduna edo Fred Wright britainiarra. Molanok irabazi zuen, UAEk,eta Ackermann-ek berak bideratzaile lan ezin hobea egin zuelako Molanoren mesedean. Pedersen saiatu zen azken pedal kolperaino, baino ezin izan zuen Molano garaitu, eta Ackermann izan zen hirugarren Castellanako helmugan. Tropelak lana egin behar izan zuen gogor Wanty taldeko Julius Johanssen norvegiarra eta Lucas Plapp, INEOS taldeko australiarra harrapatzeko. Helmugatik 35 kilometrora egin zuten hanka, eta 20-25 segundoko aldea mantendu zuten luze. Tropelak, ordea, hondarrean nahieran harrapatu zituen, jada azken kilometroan sartuta.

Azken etaparen bildumaren ostean, laster Vueltako laburpena notekin


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!