Remcok kale, Roglic-ek bale, INEOS-ek abisua

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko mai. 14a, 19:17

Evenepoel-ek irabazi du erlojupekoa, baina ez du hautsi, eta oso irekia geratu da Giroa hurrengo bi asteei begira

Remcok kale egin du. Erlojupekoa irabazi eta kale egin duela esatea askotxo esatea da, baina aukera ezinhobea zeukan Pit Bull-al mahai gainean kolpea eman, 'hemen nago' esan eta aurkariei bera atzeratzeko lan handia egin beharko dutela ohartarazteko. Baina ez du asmatu. Ikusgarri hasi da, 13. kilometroko lehen erreferentzi puntuan Roglic-i 31 segundo kenduz. Bigarren erreferentzi puntua zen gakoa, eta hor berehala ikusi da Remco bete egin dela eta hustu antzean iritsi dela erlojupekoko bigarren zatira. Parean izan ditu INEOSko Tao eta Geraint Thomas, eta 16ra Roglic. Halatsu izan dira denborak helmugan ere, eta Giroko hurrengo bi asteak ikusgarriak izateko osagai guztiak ditu

 

Arreta bereziki INEOS taldeari, Geraint Thomas eta Tao Geoghegan Hart baititu bikain jokatuta. Thymen Arensman kidea ere ez dago urruti. Eta erne beste blokeei ere, UAEk Almeida eta Jay Vine dituelako, BORAk Kamna eta Vlasov, eta Bahreinek Caruso eta Buytrago. Remcok, aldiz, zer pentsatua izango du biharko atseden egunean, zer hobetu asko baitu Pit Bull txikiak. Gatza asteartean itzuliko da, 10. etaparekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!