Sei grande G!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko mai. 23a, 17:26

Joao Almeidak eta Geraint Thomas-ek hankaz gora jarri dute Giroa, Roglic atzeratuz; esloveniarrak eguna libratu du, sikiera, minutu erdi bakarrik galduta

Cos'hai fatto G? Eta Almeidak? Hankaz gora jarri dute Giroa Monte Bondonen gora, Primoz Roglic faboritoa atzeratuz. Ez dugu esango esloveniarra jokoz kanpo utzi dutenik, baina abisu serioa eman diote Jumbo Visma taldekoari. Roglic-ek minutu erdia utzi du bidean, eta ikuskizun gaurko txakalaldia egun bateko ezina izan den edo benetan hain juxtu doan. Eskerrak alboan Sepp Kuss Durango Kid zeukala, bestela Giroari agur esateko moduan zen Rogla.

Garbi dagoena Giro ederra geratu zaigula galdera horrekin zintzilik. Joao Almeida etapa garaileak indar handia erakutsi du, eta talde sendoa du laguntzeko: Formolo, Vine...Zer esan Geraint Thomas-i buruz? 37 urte beteko ditu etzi, eta indar handia erakutsi du, bereak izan dira sendoenak eta maglia arrosa berreskuratu du.

Bihar etapa lasaia jokatuko da, 195 kilometroko lautada eta volata.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!