200 kilometro 200 metroan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko mai. 24a, 17:38

Alberto Dainesek irabazi du Caorleko esprinta azken gerri kolpean, Milan eta Matthews-en aurretik; tropelean lasaitasuna

Borroka erabakigarriaren atariko lasaialdia izan da gaurko etapa. Hurrengo hiru saioek erabakiko dute garailea, eta oilarrek lasai hartu dute 200 kilometroko etapa. Aukerarik ez zeukan ihesaldia egon da, eta volata. Eta volatan ezustekoa, DSM taldeko Alberto Dainese nagusitu baita azken gerri kolpean. Jonathan Milan menderatu du justu-justu, baita azken esprinta luzexka egin zaion Michael Matthews ere.

 

Bihar lehen round-a, Coi gainean bukatuko den 165 kilometroko etapa. Gogorra, 3.700 metroko desnibel metatua baitu. Lehen mailako bi mendate, bigarren mailako beste bi eta laugarren mailako bakarra. 10 km. ditu %9tik gorako batez besteko aldaparekin, eta ezusteko gehiago ikus ditzakegu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!