Munduaren kontra ere bai, Rogla!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2023ko mai. 27a, 18:32

Primoz Roglicek irabazi du Monte Lussariko kronoigoera eta Giroa bera, Geraint Thomas 40 segundotan atzeratuz; Roglic-ek 10-15 segundoko galera eragin dion matxura izan du igoera bukaeran, baina buelta eman dio, ikusgarri

Latza egin du Primoz Roglicek.  Historikoa. Giroa irabaziko du lehen aldiz, kronoigoeran Thomas eta beste guztiak txikitu ostean. Nola, gainera. Esloveniarrak matxura izan du bere lanak bukatzeko hiru kilometro eskas falta zitzaizkiola. Katea atera zaio, eta 10-15 segundo joan zaizkio kolpetik.

 

Edonor hondoratu egingo zen, bizikleta harrikara edo mendian behera bota, baina herio betean, etapa bukaera latza egin du Roglic-ek, eta minutu erdi luzea jan galestarrari. Giroa matxura horregatik galdu izan balu tunel ilun batean murgilduko zen Roglic,  eta erraiak bota ditu maglia arrosa janzteko 

 

Bihar Erromako paseoa, gladiadoreen ohore. Roglic generala gidari, Thomas eta Almeida kapitain!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!