Kataluniatik ihes egiteko desiatzen egongo dira honezkero Vueltako antolatzaileak. Atzo erauntsia eta ilunabar azkarrak kritika zorrotzen hartzaile bilakatu zituen, eta gaurko eguna ere ez da errazagoa izan. Euria lodi berriro eguerdian Bartzelonan, txirrindularien sindikatuak goiz hasi dira etapa bukaera neutralizatzeko eskatzen, arriskutsuegia zelako. Antolatzaileek ez zuten negoziatzeko indarrik, atzoko desastrearen ondotik, eta denbora ofizialak helmugatik 9 kilometrora hartzea deliberatu dute. Alegia, Montjuic Gaztelura igo aurretik.
Gainean eta helimugan zeuden gainsariak, ordea, mantendu egin dituzte, eta erabakia ez da ondo ulertu. Txintxetak agertu dira errepidean, eta Evenepoel jausi. Euriaren erruz ere hainbat erorketa egon dira, Roglic horietako bat, eta Van Baarle eta Vingegaard bera tropelari geratzeko eskatzen ikusi da telebistan, lotsagabe.
Bitartean bost lagunek osatu dute ihesaldia, Okamika bizkaitarra tartean. Romo eta Piccolok iraun dute gehien, eta Piccolok ortu du lidergoa helmugatik 9 kilometrora 18 segundoko errentarekin pasa direlako tropelarekiko. Montjuic-en gora kaosa. Ez da irudi onik ikusi, gailurretik Kron bakarrlk pasa den arte ia. Jaitsieran arriskuak hartu eta etapa poltsikorati du Lottp-Destiny taldekoak. Itxuraz oilarren artean ez da kalteturik egon.
Bihar Andorran bukatuko da etapa, eta lehen mailako bi mendate igota bukaeran. Ordino eta Arinsal ez dira gogorregiak, baina erakutsiko dituzte gauzak.