4 etapa, dagoeneko, eta denetan bada arazoren bat. Gaurkoan erorketak, aurreikusteko modukoak esprintean bukatzen diren etapetan. Bi potolo gertatu dira, gutxienez, kokapena bilatzen eta esprintari ekin aurretik. Ikuskizun horien zehar kalteak zenbaterainokoak izango diren.
Etapak, bestelakoan, zer kontatu gutxi izan du. Zozoa izan da. Hiru laguneko ihesaldia eta esprinta. Sepulveda, David Gonzalez eta Ander Okamika ihesean. Bi minutu eta erdiko tartea eman die tropelak, eta erraz harrapatu ditu helmugatik 15 kilometrora. Esprintean erorketek kaosa sortu dute, eta anabasa horretan, UAEko Juan Sebastian Molanok jo du urrunetik. Gertu izan du garaipena, baina azken metroek gorantz egiten zuten apur bat eta tarte hori baliatu du Kaden Groves ozeaniarrak besoak garaile jasotzeko.
Bihar bigarrena lortzeko aukera izanen du Groves-ek. Morella-Burriana, zailtasun orografikorik gabeko 180 kilometro.