Superbe Lou Lou!!!

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko mai. 16a, 17:15

Merezitako garaipena lortu du Alaphilippe-ek Fanon, laugarren ahaleginean

Beste inor baino gehiago saiatu da, eta merezitako saria lortu du azkenerako Julien Alaphilippe handiak. Aurreko hiru ahaleginetan kale wgin du, edo aurkari indartsuagoak topatu ditu alboan, eta ezin errematerik eman ihesaldiari. Gaur eman dio,  indarrez hobeto, baina taktikoki oso bizkor jokatuz.

 

Izan ere, maisua da Dartañan mosketaria, eskarmentu handiko ziklista; lasterketak inork gutxik bezain ondo ezagutzen dituena. Garaipena ihesaldia helmugatik oso urrun zegoela hasi da gorpuzten frantziarra. Lagun gehiegi ihesean,  sailkapen nagusiko ziklista batzuk tartean, eta taldea haustea erabaki du, selekzionatzea. Maestrik bakarrik eutsi dio, eta biek bakarrik egin dute helmugarainoko bidea.

 

Alaphilippe Maestri gehiago zen. Errelebo gehiago eta hobeak eman ditu, eta Monte Gioven aise utzi du atzean. Jazarpenean zetozenen artean Narvaez eta Hermans izan dira indartsuenak, baina Alaphilippe-ek beti izan du minutu erditik gorako errenta ziurra. 

 

Dartañan hiru itzuli handietan garaipena lortu duten ziklisten klubean sartu da, eta ia urtebetera luzatu den garaipen lehortea bukatutzat eman. Pozteko moduko arrakasta, Alaphilippe tropeleko txirrindulari maitatuenetakoa delako, lehiakorrenetakoa. Allez Lou Lou!!!

 

Bihar 13. etapa. Volata berri bat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!