Inperatore

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2024ko uzt. 21a, 21:20

Handikiro irabazi du bere hirugarren Tourra Pogacarrek, azken erlojupekoan aurkari guztiak txikituz; Mikel Landa bikain aritu da: 7. sailkatu da etapan, eta 5. sailkapen nagusian.

Cesar bezala sartu da Nizako helmugan: garaiezin, asezin, Inperatore. Aukera ezin hobea zeukan bere hirugarren Tourra onenek egiten duten moduan irabazteko: azken etapa irabazi eta aurkariak txiki utzita. Eta hala egin zuen, hasiera-hasieratik. Denbora sartuz erreferentzia guztietan Vingegaard-i, baina batez ere Evenepoel-i. Pogacar-ek ibilbidea bere etxeko komuna bezala ezagutzen zuela erakutsi du, eta jaitsierako tarteetan lortu du diferentzia gehien aurkariekiko. Minutu batera utzi du danimarkarra, 10 segundo atzerago Remco.

Erlojupekoak Tour bukaeran hiru onenak, podiumeko hiru kosken jabeak indartsuenak izan direla erakutsi du, beste aurkari guztiak oso urrun geratu direlako. Bereziki nabarmentzeko modukoa Mikel Landaren erlojupeko bikaina, zazpigarren etapan, eta 5. dailkapen nagusian.

Bihar Tourreko notak!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!