ARRILLAGA ETA ERASUN GIPUZKOAKO TXAPELDUN ESKUZ BINAKA NESKA NAGUSIEN MAILAN

22-8ko emaitzaz irabazi dute gaur Atano III. pilotalekuan Etxegarai-Oses Aloña Mendiko bikotearen aurka.

Txapelketa bikaina egin dute Miriam Arrillaga eta Itxaso Erasunek. Arrillagak aurten ere aurretik jokatu du, Behar Zana taldean Miren Larrarte delako aurrelari bakarra eta harek Irati Zabalarekin osatu du bikotea.

Beraz, iazko balentria erepikatu dute Arrillaga eta Erasunek berriz ere txapela irabazita.

Aipatu beharrekoa da, Erasunek 3. urtea duela jarraian Gipuzkoako txapeldun izaten. 2022an Miren Larrarterekin irabazi zuen Behar Zana ordezkatuz. Iaz Arrillagarekin.

2021ean Miren Larrarte eta Miriam Arrillagak irabazi zuten txapela, orduan desagertua den Su Berri taldea ordezkatuz. 4 urtetan, 3 pilotari hauen buruetan jantzi dira txapelak.

Zorionak neskak!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!