BEHAR ZANAKO PILOTARIEK ASTE HONETAN 42 PARTIDA JOKATUKO DITUZTE, ETXEAN 11

32 PILOTA PARTIDU OFIZIAL, TAPELKETA PRIBATUETAN 3,  ETA AIZTONDO TOPAKETAN 17 PARTIDU  JOKATUKO DITUZTE.

PARTIDA GUZTIEN KARTELAK IKUSTEKO SARTU WWW.BEHARZANA.EUS WEBGUNEAN EDO EGIN KILIK HEMEN.

Aste honetan Villabonan 11 pilota partidu jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. 9 federatuak izango dira eta 2 Aiztondoko XXVI. topaketari dagozkionak. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian ezker paretan. Eskolartekoan, Irati benjaminetan paleta txapelketa jokatuko du.

Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 26 partida jokatuko dituzte, 4 Euskal Ligako partidak izango dira.

Partidak ofizial garrantzitsuenak Iruran jokatuko direnak izango dira, Esnaolak eta Urruzolak 1. mailako promozioko partidak jokatuko dituztelako.

Txapelketa pribatuetan Zizurren lauterdian Otaegik kadetetan eta Cestauk finalerdiak jokatuko dituzte.

Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak. Villabonan Infantilek jokatuko dute aste honetan. Egutegi guztiak ikusteko egin klik hemen.

Bestetik, Baztango XXXIV. txapelketan Larrartek jokatuko du aste honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!