LARRARTE-ERASUN, OTAEGI-CABALLERO, ETXARRI-LASA, I.ZUFIRIA, ILLARRAMENDI, I.IPARRAGIRRE, A.OTAEGI ETA J.CESTAUK EHKO FINALAK, GIPUZKOAKOAK TRINKETEAN ETA ZIZURREKOAK JOKATUKO DITUZTE.

ASTE OSO GARRANTZITSUA BEHAR ZANAKO PILOTARIEK IZANGO DUTENA.

PARTIDA GUZTIEN KARTELAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Ostiralean Euskal Ligako finala jokatuko dute kadete mailan Aretan, Laudion Adur Otaegi eta Lander Caballerok. Finalerdi oso ona jokatuta Hernaniko Oses-Zugastiren aurka, Leitzako Aurrerakoen aurka jokatuko dute finala.

Larunbatean, Villabonan 11:30ean Miren Larrarte eta Itxaso Erasunek Euskal lIgako finala jokatuko dute emakumezkoen ohorezko mailan. Finala, Euskadiko Federazioko facebook-etik, eta Behar Zanakotik ikusi ahalko da zuzenean. Aldai-Gaminde bikote gogorra izango dute aurkari. Saria ez da makala, San Frantziskora, Ameriketara bidaia 2026an.

Larunbatean, Uxue Etxarri eta Maddi Lasak EH irekiko finala jokatuko dute Mallabian 3. mailan paletaz. 

Larunbatean, Joanes Cestauk Zizurko lauterdiko finala jokatuko du nagusi mailan.

Igandean, Gipuzkoako eskuz banakako trinketeko finalak jokatuko dira eta kadete eta jubenil mailan, guztiak Behar Zanako pilotariak izango dira. Kadetetan Imanol Zufiriak Xuban Illarramendiren aurka jokatuko du eta jubeniletan Adur Otaegik Inhar Iparragirreren aurka.

Ez da makala asteburuko final kopurua eta duten maila.

Bestetik, Gipuzkoako errendimenduko txapeketak martxan darrai, Udaberri sariak, Eskolarteko txapelketak, Aiztondoko topaketak, Zaramagakoan ere jokatuko dute gure pilotariek, Igandean Angelura Pilotari Ttipi topaketara 6 bikote joango dira.

Guztira, 35 pilota partida jokatuko dituzte gure pilotariek, eskuz ezker paretean eta trinketean, joko garbian eta paletaz.

ZORTE ON DENEI!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!