Azken 20 urteetan, jaialdia posible egin duten dantzariak, musikariak, elkarteak eta herritarrak bildu nahi ditugu, belaunaldi ezberdinen eta herriko elkarteen parte-hartzea sustatzeko. Erromeriaren bidez herri-kohesioa indartu nahi dugu, gazte zein haurrak inplikatuz, etorkizunera begira jarraipena emanez.
Egitaraua:
- 11:00 Kalejira auzo ezberdinetatik.
- 12:30 Erromeria: Dantzari guztion txanda izango da eta elkarrekin plaza hartuko dugu.
- 14:00 Bazkaria (laster, xehetasun gehiago).
- 17:00 Plaza-dantzak, Joseba Arretxe & Iruzta taldearekin.
- 19:30 Dantzaldia, Itzal taldearekin.
Inoiz Egape Dantza Taldearen parte izan al zara? Bada, zuretzako gonbidapen berezia dugu! Eguerdiko ekitaldi nagusian (12:30etan hasita) inoiz EDTtik pasa zaretenok izango zarete protagonistak. Bost koreografia mitiko elkarrekin dantzatzera gonbidatu nahi zaituztegu!
Entsegua
Parte hartzeko, eman izena:
Lasai! Denok egiteko moduko dantzak dira, eta entseguak egingo ditugu. Lehen entsegua:
- Martxoak 28, larunbata. 10:00-12:00. Egape ikastola.
Anima zaitez eta zatoz plazara! Gora Egape Dantza Taldea! Gora XX. Urnieta Erromerian!