Bertan, azken 20 urteotan jaialdia posible egin duten dantzari, musikari, elkarte eta herritarrak bildu ziren, eta horien artean Egape Dantza Taldeko belaunaldi ezberdinetako dantzariak izan ziren, urteetako ibilbidea elkarrekin ospatu eta dantzaren bidez herri-kohesioa indartu dutenak. Egape Dantza Taldeko dantzariek nabarmendu dute egun berezi horretan iragana eta oraina elkartu zituztela. Gure tradizioa bizirik mantendu eta etorkizunera begira jarraitzeko helburuarekin.