Hamar urte hauetako ibilbidean landutako koreografien erakustaldia izango da eta, diotenez, emanaldian zehar sorpresa ugari izango dira. Dagoeneko gonbidatu batzuren izenak aurreratzeko moduan daude: Anabas musika taldea edota Ugarte txalapartariak.
asteburua dantzan
Egaperen urteurren festaren bezperan, Aukeran dantza konpainiak dantza ikuskizun ezberdinak eskainiko ditu kale eta plaza ezberdinetan. Dantza saioei amaiera emateko, “Fusioak” ikuskizuna eskainiko dute San Juan plazan hogei urte betetzen dutela ospatzeko.