Zapiartean ikuskizuna, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Egape Dantza Taldea 2016ko aza. 30a, 01:00

Egape dantza taldeak ekainaren 12rako “Zapiartean” dantza eskainiko du Saroben. Bi saio eskainiko dituzte, lehena gonbidatuentzat (17:00), eta bestea herritar guztientzat (19:00). Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Sarobeko bulego ordutegian. Eta egun berean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Xehetasunak:

Ikuskizun honetan 50 dantzari igoko dira taulagainera. Ordubeteko ikuskizunean, hamairu koreografia eskainiko dituzte. Ohi bezala, koreografia berritzaileak ikusi ahal izango dira, argi eta jantzi muntaia bereziarekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!