Hamaikagarren edizioaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Egape Dantza Taldea 2016ko eka. 3a, 02:00

Urnietan Marizulo antzezlanerako sortu zuten Koda dantza agurraren pareko bilakatu da. Eta halaxe, Urnieta Dantzan jaialdiaren hasieran, lehen hezkuntzako bigarren mailakoetatik hasi eta helduenak bitarte, 157 dantzarik elkarrekin hasiera eman zioten saio nagusiari. Ondoren, hamairu talde ezberdinek dantza bana eskaini zuten eta agurra dantzatzeko 110 dantzari batera aritu ziren.

Erakustaldi aparta izan zen, emozioz beterikoa:

 

URNIETA DANTZAN EGUNEKO UNERIK HUNKIGARRIENA
Hasierako bidegile haien lanik gabe gaur egungo dantza taldearen dinamika ezinezkoa litzateke. Eta lan hori eskertzeko, emanaldi nagusian ezusteko omenalditxoa antolatu zieten Axun Fernandez, Koro Berasategi, Maria Sandonis, Isabel Salaberria, Jaione Jauregi eta Ane Loinaz sortzaileei. Haien alaba eta gertuko diren Irati, Janire, Nahikari, Garazi, Intza, Uxue edota Eider dantza pausoak eskaini zizkieten. Bakarka dantzatu eta gero, Edu Muruamendiarazekin batera elkarrekin dantzatuz amaitu zuten. Eguneko unerik hunkigarriena izan zen, sortzaileek sekula ahaztuko ez dutena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!