Txupinazoa Egaperen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Egape Dantza Taldea 2016ko eka. 2a, 02:00

Urnieta Dantzan ekimena hamargarren ediziora iritsi dela eta, dantzariek izan zuten 2016ko Gazte festen txupina botatzeko ohorea. Lehendik ere protagonista izaten ziren jaien hasieran eskaintzen zuten saioagatik, baina aurtengoan haiei aitortu zitzaion jaiaren gidaritza. Egun bereziak izan dira Egape dantzako kideentzat. Ostiraletik igandera dantzan eman zuten. Lehen saioan “Arin novo”, “Arkupeko dantza”, “Bok Spok”, “Adarrak” edota “Arin kutxak” eskaini zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!