Fins aviat Falcons de Vilafranca

Erabiltzailearen aurpegia Egape Dantza Taldea 2016ko eka. 1a, 02:00

Laster arte! Fins aviat! Horrelakoak adieraziz elkar agurtu zuten euskaldunek eta kartalanek gazte festen amaieran. Larunbat arratsaldeko ospakizuna gogoangarria izan baitzen, Urnietan gutxitan ikusten den horietakoa. 

[Bideoa] [Argazki-bilduma]

Kronika:

Bereziki Idiazabal kale inguruko giroa nabarmendu beharko litzateke, Gazte festen ekimen ezberdinek bat egin zutenean: Urnieta dantzan, Vilafranca del Penedes herriko falcons erakutaldia, Poxta Zahar taldeak antolatutako musika kalejira, Pausoka elkartearen ibilaldi neurtuaren amaiera,... Jai giro beteko larunbat arratsaldea izan zen.
Kataluniako giza dorreak eta Edu Muruamendiarazek zuzenduriko dantza saioak uztartuz joan ziren, Egapek antolaturiko egun osoko ospakizunari amaiera ederra emanez. Egapek esker ona adierazi nahi die Urnieta Dantzan jaialdian parte hartu zutenei: Gurasoei, musikariei, parte hartzaileei eta giro ona jartzen lagundu zutenei.

Markelen etxe aurrean
Pausoka elkartearen sorburua Markel herrikidearen kasua izan zen. Larunbat arratsaldean etxean zela, ezusteko atsegina jaso zuen etxean. Zehazki esanda, etxeko balkoiaren parean. Izan ere, haurra etxean zegoela jakin zutenean, Falcons taldekoek Markel bizi den etxebizitzaren parean giza dorrea osatu zuten. Zer esanik ez keinuak biziki poztu zuela Markel. Bera eta bere senideek esker ona adierazi zuten, pozik eta hunkituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!