Ekitaldi sorta datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Egape Dantza Taldea 2016ko mai. 26a, 02:00

Txupinazoa, Urnieta dantzan, soka-dantza.... ekitaldi sorta zabala asteburuan:

Maiatzak 27, ostirala. Txupinazoa
Dantza saioa Txupinazoan.
20:00 San Juan plaza.

Maiatzak 28, larunbata. Urnieta Dantzan
Egun osoko ospakizuna.
11:00 Dantzarien topagunea Egape ikastolan.
11:45 Kalejira herriko kale eta plazatan zehar.
12:00 Txikien emanaldia San Juan plazan.
13:00 Emanaldi berezia hamargarren urteurrena ospatzeko, dantzari guztien parte hartzearekin, Plazido Muxika plazan.
14:30 Bazkaria Egape ikastolan.
18:30 Kaledantza & Vilafrankako Falcons taldea. San Juan plazan hasiera emango zaio dantza herrikoi saioari, Vilafranca del Penedés-eko Falcons talde gonbidatuarekin batera. 
    Jarraian, Idiazabal kaletik zehar zabalduko dira dantza herrikoiak eta Falcons taldearen saioak: giza irudiak, batzuk besteen gainetik igoz irudiak osatzera iritsi arte: Altuera, oreka, indarra edota talde esfortzuak egiten du posible irudi hauek lortzea, ikusteko aukera duten guztien gozamenerako. 
        “Falcons de Vilafranca” taldeak 50 urte baino gehiagoko historia du. Kataluniako zein kanpoko festa ezberdinetan giza irudiak eskaini dituzte.

Maiatzak 29, igandea. Dantza-soka herrikoia
San Juan plaza.
12:30 Gazte dantza-soka herrikoia gaztetxoen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!