Erakusketa Lekaion: “10 Urnieta Dantzan” irudietan.
Maiatzak 20-29
17:30-19:30 Astelehenetik ostiralera
11:30-13:00 Larunbata, igandea.
Oharrak:
* Erakusketako argazkiak salgai maiatzaren 29an (11:30-13:00).
* Maiatzaren 28an itxita izango da.
Tailerra: Dantzarien atontze txokoa.
Maiatzak 23, 24
Dantzariak atontzen ikasteko txokoa zabalik: zapiak, alpargatak, gerrikoak...
17:30-19:30. Lekaio.
Txupinazoa eta dantza saioa Txupinazoan.
Maiatzak 27, ostirala
20:00 San Juan plaza.
Urnieta Dantzan
Maiatzak 28, larunbata
Egun osoko ospakizuna.
11:00 Dantzarien topagunea Egape ikastolan.
11:45 Kalejira herriko kale eta plazatan zehar.
12:00 Txikien emanaldia San Juan plazan.
13:00 Emanaldi berezia hamargarren urteurrena ospatzeko, dantzari guztien parte hartzearekin, Plazido Muxika plazan.
14:30 Bazkaria Egape ikastolan.
18:30 Kaledantza & Vilafrankako Falcons taldea. San Juan plazan hasiera emango zaio dantza herrikoi saioari, Vilafranca del Penedés-eko Falcons talde gonbidatuarekin batera.
Jarraian, Idiazabal kaletik zehar zabalduko dira dantza herrikoiak eta Falcons taldearen saioak: giza irudiak, batzuk besteen gainetik igoz irudiak osatzera iritsi arte: Altuera, oreka, indarra edota talde esfortzuak egiten du posible irudi hauek lortzea, ikusteko aukera duten guztien gozamenerako.
“Falcons de Vilafranca” taldeak 50 urte baino gehiagoko historia du. Kataluniako zein kanpoko festa ezberdinetan giza irudiak eskaini dituzte.
Dantza-soka herrikoia
Maiatzak 29, igandea
San Juan plaza.
12:30 Gazte dantza-soka herrikoia gaztetxoen eskutik.