Egape Ikastolako eta Jolas eta Ekineko ildo pedagogikoak bat egiten dute Hezkuntza Kritikoan, Herri-Hezkuntzan eta Proiektuen Bidezko Ikasketan, metodologia parte-hartzaile eta lan kooperatiboaren aldeko apustuan eta Ikasketa Zerbitzuan.
Jolas eta Ekin euskal hezkuntza sisteman 11 urteko ibilbidea duen aholkularitza zentroa da eta egun elkarlanean aritzen da Euskal Erkidegoko beste 11 ikastetxetan eta aisialdi eskoletan.
Aurten, DBH 4.mailako ikasleek jarraipena emango diote aurreko ikasturtean hain arrakastatsua izan zen “Komertzio txikiak, bihotz handiak” proiektuari, Urnietako dendetan kontsumoa bultzatzeko kanpaina antolatuz, hain zuzen ere.
Honetaz gain, beste hainbat proiektu landuko ditugu herriari zerbitzua eskainiz, aurretik esan dugun bezala eskolan ikasitakoa azken muturreraino eramanez.