INSPIRA STEAM PROIEKTUA IKASTOLAKO LH 6. MAILAN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2019ko urr. 24a, 12:33

Neskeengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko asmoarekin aurten Inspira STEAM proiektua ezarri dugu Lehen Hezkuntzako 6. mailan.

Inspira STEAM  proiektu aitzindaria da Euskadin, neskeengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egingo ditugu ikerketa eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Beraz,  STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) irakasgaiak sustatzeko proiektua da. 6 saiotan aholkulariaren eta nesken arteko topaketak egingo dira helburu hauek lortzeko: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko hala nahi izanez gero.

Mutilek, gai beraren inguruan, saio paralelo batean lana egingo dute tutorearen aholkularitzapean.

Aurten ikastolan 6. mailako ikasleekin lanean ditugun mentoreak Jone Cercadillo Ibarguren eta Ane Izaskun Aranburu dira, lehenengoa Enpresa eta Administrazio kudeaketan lizentziatua eta bigarrena EHUn doktoretza egiten ari den kimikari ikertzailea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!