Egape Ikastola bere hastapenetatik hasi eta gaur egundaino euskararen normalizazioan eragile eta erreferente izan da Urnietan. Ikastolan ardatz nagusitzat beti izan dugu euskara indartzea: ezagutzatik abiatu eta erabilerara iristea. Hauxe da gakoa, gaur egun euskararen erabilera geroz eta ahulagoa dugula euskal gizartean eta Egape Ikastolan, gizartearen islada izanik, arazo beraren aurrean aurkitzen gara.
Hori dela eta, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, ikasturte honetan Egape Ikastolan Eusliderrak tailerra martxan jarri dugu DBHko 3. mailan. Tailer honen xedeak, hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste.
Urriaren 29an hasi gara tailerra lantzen ikasleak sentiberatuz, hizkuntzen garrantziaz jabetuz eta haien arteko euskararen erabilera informala sustatuz. Lanketa luzea da eta aurrerago ikusiko ditugu emaitzak.
EUSKARAZ BIZI!!!