“BAGA BIGA HIGA” EUSKARAZKO MUSIKAREN GAINBEGIRADA HISTORIKOA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2019ko aza. 22a, 13:47

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek “Baga Biga Higa: euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena” ikuskizuna eskaini dute Saroben Egape Ikastolako DBH 1. mailako ikasleentzat.

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek “Baga Biga Higa: euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena” ikuskizuna eskaini dute Saroben. Euskal bi musikari hauek lehengo eta oraingo euskal kantagintza errepasatu zuten  DBH 1.mailako ikasleekin


Emanaldiak 1960 eta 2000. hamarkaden arteko euskal musikaren bilakaeraren errepasoa egiteaz gain, munduko egoera soziopolitikoari eta musika entzuteko gailuen eboluzio teknologikoari erreferentzia egin die. Era berean, ikus-entzunezko baten bidez hamarkada bakoitzeko musika estilo ezberdinen bideoklip eta talde ezberdinen musika emanaldiak ikusi eta entzuteko aukera izan dugu. 


Saioan zehar, ikus-entzunezkoa, ahozko azalpenak eta zuzeneko musika emanaldiak tartekatuak izan dira. Honela, bi kantariek zuzenean kantu ezagun batzuk kantatu dituzte. Ikasleek oso jarrera positiboa izan dute, oso giro atseginean egon dira musikaz gozatzen eta batzuetan beraiek ere kantuan aritu dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!