"FAMILIAK IKASTOLAN" EKIMENA

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2019ko abe. 3a, 11:20

Ikastolan familien partaidetza bermatzeko sortutako proiektua da "Familiak ikastolan".

Egape Ikastolako Hezkuntza Proiektuan horrelako adierazpenak egiten ditugu: "Gelako eta ikastolako jarduera desberdinetan familia guztien partaidetza eta lankidetza ere sustatuko dugu."

Horren harira garbi daukagu elkarlanerako eta elkar ulertzeko esparruak irekitzea ezinbestekoa dela haurrek lasaitasunez eta zoriontasunez ikasi ahal izateko bai familian eta baita eskolan ere. Gure ustez familiak eta ikastola aliatuak izen behar dute haurren heziketan. Zenbait adituk diotenez familien presentzia eskolan faktore esanguratsua da haien arrakasta akademikoan. Horrela sinesten dugulako batzuetan gure geletara eta, besteetan, ikasleak familiengana hurbilduz elkarrekin ikasi, ondo pasa eta jakinduria partekatzen dugu.

Urteak badira ikastolak “Familiak ikastolan” ekimena sortu zuela. Ama, aita, amona, osaba… ugari hurbiltzen dira geletara esperimentuak, plastikako lanak, esperientzi personal zein profesionalak, aurkezpenak… ikasleekin  konpartitzera guztion gozamenerako.

Honetaz gain ikastolak euskara sustatzeko programatuta dituen jardueren artean Ipuin kontalaritzari garrantzi handia ematen dio, HHko etapan batez ere, eta lan honetan familiek eskaintzen duten laguntza ordainezina da.

Ezingo genuke hemen aipatu gurekin lanean bili diren persona hauen guztien izena. Adibide gisa, azken aste hauetan Haur Hezkuntzako geletan ikusi ditugu Beñat Astiasaran, Mikel Franco, Jaione Ocón, Marco Rodríguez, Maider Pavón, Aizpea Goenaga, Andrea Unanua…

Ekimen eder hori, zorionez, geroz eta errotuago dago ikastolako eguneroko funtzionamenduan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!