OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Egape ikastola 2019ko abe. 17a, 10:27

Egape ikastolako Olentzerok 50 urte beteko ditu aurten.



Olentzero euskal mitologiako beste pertsonaia bat zen, Mari, Mateo-txistu, Tartalo eta abarren tankeran. Ikastolek zabaldu zuten Euskal Herrian zehar. Aurreko mendeko azken hamarkadetan zabaldu zen Euskal Herri osora ohitura lokala zena, ikastolen bultzadari esker batik bat. Neguko egun berezi horietan euskal kulturaren pertsonaia bezala marraztu zuten irakasleek eta haren omenezko kantak abesten ziren etxez etxeko eskean.Olentzero euskal kulturaren sinbolo ere bilakatu zen eta hainbat herrietan burutzen ziren Errege desfileen konpetentzia bilakatu zen.

Olentzero, Egape ikastolan, lehenengoz 1969an atera zen eta geroztik urtero-urtero jarraitu dugu ohitura horrekin. Hasiera horretan irakasle eta ikasle koxkorrekin batera Xabier Lete joaten zen baserriz-baserri publifikatu aurretik ikastolako Juntakidea baitzen urte haietan.

Harrez geroz urtero ikastolako haurrak ateratzen dira abenduaren 24an herritik eta baserrietatik kantari.

Honetaz gain, urteak pasa ondoren 2012.ean ikastolako Egape Dantza Elkarteak beste ukitu bat eman nahi izan zion Olentzeroren irudiari baita Mari Domingi plazaratu ere.

Herriko beste elkarteekin eta udaletxearen laguntzarekin “OLENTZERO BADATOR” jarduera bultzatu zuen, hala nola, Txanbolin txistulari banda, udal musika eskolako trikitilariak, herriko antzerki tailerreko aktoreak eta Egape dantza taldeko helduen taldeak lagunduta. Proposamen hau Olentzerori eta Mari Domingiri merezi duten protagonismoa emateko asmoarekin jaio zen. Ordura arte Gabonetako jaietan herrian errege zaldiketari eskaintzen zitzaion arreta eta dedikazio gehiena baina ospakizun honek hasieratik indarra hartu zuen eta dagoeneko, urtero, abenduaren 23an Olentzero eta Mari Domingi ateratzen dira Urnietako kaleetatik zehar eta herriko txikien eskutitzak jasotzen dituzte San Joan plazako Santa Leokadia ermitan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!